XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZIRKUAN ETA BARRAKETAN

Zirkura joaten bazara, kontuz magoarekin, hitz magikoren bat esan eta desagertarazi zaitzake eta.

- Pistak jarraituz asma ezazu magoak esandako hitz magikoa

- Lehenengo letra alfabetoko hogeita batgarrena da.

- Bigarrena PAILAZO hitzean bitan agertzen da.

- Hirugarrena EKILIBRISTA hitzean atzetik hasita bigarrena da.

- Laugarrena alfabetoan atzetik hasita hirugarrena da.

- Bosgarrena alfabetoan H eta K letren artean dagoen bokala da.

- Seigarrena ELEFANTE hitzeko seigarren letra da.

- Zazpigarren eta zortzigarren letrak KALEJIRA hitzeko lehen silabako bi letrak dira.

- Bederatzigarrena alfabetoko hamazazpigarrena da.

- Hamargarrena TXALO hitzeko azken bokala da.

- Hamaikagarrena lehenengo letra bera da.

- Hamabigarrena laugarren letra bera da.

- Hamahirugarrena LEHOI hitzeko azkena da.

- Hamalaugarrena alfabetoan Ñ letraren aurretik dagoena da.